Ekosfera

Ekosfera Lamont C. Cole-k 1958 urtean asmaturiko kontzeptua izan zen, planetako ekosistema guztien multzoa adierazteko, izaki bizidun guztien (biosfera) eta planetako beste esferen (hidrosfera, atmosfera, ...) arteko planeta mailako lotura eta elkarrekintza nabarmentzeko. Esan liteke beraz ekosfera planeta osoa izango litzateke, kontzeptu holistiko bat beraz,  izaki bizidun guztiak eta haiek bizi diren espazio fisikoak biltzen dituena. Biosfera terminoarekin nahastu ohi da, batzuen arabera biosfera terminoak izakin bizidunen multzoa ez ezik, izaki bizidun horiek bizi diren eremu fisikoak ere barnehartzen dituenez. Hala, ekosfera eta biosfera sinonimoak lirateke baina ekosfera alderdi ekologikoa, izaki bizidunen eta naturako elementu fisikoen arteko erlazioa alegia, nabarmentzen duen terminoa litzateke.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Ekosfera"; Gizapedian, 3 abendua, 2020, https://gizapedia.hirusta.io/ekosfera-definizioa/.

Erreferentziak