Ekuazio diofantikoak

Ekuazio diofantikoak edo ekuazio diofantinoak (Alexandriako Diofanto, 210-290, matematikariaren izenetik), soluziotzat zenbaki osoak soilik onartzen diren ekuazio polinomikoak dira. Adibidez, 2x+3y=18 ekuazio diofantikoa da, x=0,y=6, x=3,y=4, x=6,y=2 soluzioak dituena. Bereziki kriptografian erabiltzen dira.