Elebitasuna (elebidunak)

Elebitasuna hiztunek bi hizkuntza aldizka eta era orekatuan, hots gaitasun antzekoarekin, erabiltzen duteneko egoera da. Elebitasunez komunikatzen diren hiztunak elebidunak direla esaten da. Elebitasuna hiztun bakar bati buruzkoa izan daiteke, zein eskualde bateko hiztun talde bati buruzkoa. Horrela, elebitasunak bi alderdi ditu: soziala eta indibiduala; eta beraz, hizkuntzalaritzaren arlo ezberdinetatik azter daiteke, hala nola psikolinguistikatik arlo indibidualari dagokionean, eta soziolinguistikatik arlo sozialari dagokionean. Bi hizkuntza baino gehiago erabiltzen direnean berriz, eleaniztasuna dagoela esaten da, eta subjektuak eleaniztunak direla.

Elebitasunerako baldintza gisa bi hizkuntzak era orekatuan erabili ahal izatea ezartzen bada ere, elebitasun maila zenbait bereizten dira: elebitasun funtzionalean, hiztuna bi hizkuntzetan komunikatzeko gai da, besterik gabe; elebitasun produktiboan, hiztuna bi hizkuntzetan hitz egin, irakurri, idatzi eta ulertzeko gai da; elebitasun errezeptiboan berriz, hiztuna bere lehen hizkuntza ez den horretan ulertzeko gai da gehienbat. Elebitasuna ezaugarri jarraitutzat harturik, elebitasun hasiberria, arina eta oso arina bereiz daitezke.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, bilingualism; gaztelaniaz, biling├╝ismo.