Elefante zuria

Elefante zuria etekinak baino kostu gehiago, edo kostuak besterik ez, eta etekinak besteentzat, dakartzan opari, sari edo itxurazko mauka adierazteko metafora da, azkenean norberari kaltea besterik ez dakarkiona. Kondairaren arabera, Siamgo enperadoreak elefante zuriak oparitzen zizkien suntsitu nahi zituen menpekoei, haien mantenua ordaintzeko derrigortuta elefante zuriak azkenean zama jasanezina bilakatzen baitziren.