Elektoralismoa

Elektoralismoa ahalik eta boto gehien eskuratzea helburu nagusitzat duen alderdi politikoaren jarrera eta jokabidea da, bestelako kontsiderazio politiko eta ideologikoak alde batera utziz. Hartara, alderdi elektoralista batek bere printzipioak baztertu eta propaganda eta demagogia baliatuko ditu boterera heltzeko.