Elizaren Gurasoak edo Elizaren Aitak

Kristau elizan, Elizaren Gurasoak edo Elizaren Aitak I-VIII mende bitartean bizi izan ziren kristau teologo talde bat izan zen, kristau fedearen, tradizioaren eta liturgiaren oinarriak finkatu zituztenak. Haien lan teologikoak patristika izenez ezagutzen dira. Apostoluen lanaren jarraitzailetzat hartzen dira kristau erlijioan. Horien artean bi talde bereizten dira: Aita Apostolikoak, apostoluen garaitik gertukoak, I. eta II. mendeetan, eta Aita Apologistak, ondorengoak. Beste alde batetik Aita Latindarrak bereizten dira, Mendebaldeko Elizaren ordezkari nagusiak, hain zuzen Ambrosio Milangoa, Jeronimo Estridongoa, Agustin Hiponaskos eta Gregorio Magno;eta Aita Grekoak, Ekialdeko Elizakoak, hain zuzen Atanasio Alexandriakoa, Basilio Handia, Gragoria Nazianzenoa, eta Juan Krisostomo. Haiei beste batzuk gehitzen joan zitzaizkien VIII. mendera arte.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Church Fathers; gaztelaniaz, Padres de la Iglesia.