Ekonomian, elkartruke-terminoak herrialde bateko esportazioen prezioek inportazioen prezioekin duten erlazioa da, herrialde bateko lehiakortasuna neurtzeko erabiltzen dena. Esportatutako produktuen prezio-indizea inportatutako produktuen prezio-indizearekin zatituz kalkulatzen da. Zatiketa hori jaisten badoa urtetan zehar, esportatutako produktuak gero eta merkeagoak, edota inportatutako produktuak gero eta garestiagoak direla (edo biak batera) esan nahi du, eta ondorioz herrialdea lehiakortasuna galtzen ari dela.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, terms of trade; gaztelaniaz, términos de intercambio.
Loturiko artikuluak
Ikasliburua: Zenbaki indizeakZenbaki indizeak aldagai multzo bat (gehienetan prezioak eta kontsumitu eta ekoitzitako kopuruak) baterako bilakaera kuantitatibo portzentuala (prezio eta kopuru horiek aldi batetik bestera zenbat igotzen diren) zehazteko erabiltzen…
Zenbaki indizeakZenbaki indizeak denboran zehar aldagai batzuen baterako bilakaera portzentuala zehazten duten balio segida bat dira, hala nola produktu batzuen prezioak; hain zuzen zenbaki indize ezagunena Kontsumorako Prezioen Indizea…
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…