Emakumeen sufragioa eta sufragismoa

Emakumeen sufragioa emakumeen botoa eta botoa emateko eskubidea da. Emakumeen sufragismoa berriz, emakumeen sufragioaren aldeko gizarte mugimendua da. 1848 urtean abiarazi zen mugimendua, Seneca Falls-eko Adierazpenarekin, non estatubatuar hainbat emakumek eta gizonek emakumeen boto eskubidea aldarrikatu zuten. 1893 urtean, Zelanda Berria izan zen emakumeen sufragioa aitortu zuen lehen herrialdea. Gero XX. mendearen hasieran, Noruegak, Finlandiak eta Suediak aitortu zuten eskubide hori, eta baita Australiako eskualde batzuek. 1917ko Errsiar Iraultzaren ondorioz aitortu zen Errusian eta 1919an Estatu Batuetan. Erresuma Batuan, XX. mendearen hasieran garatu zen mugimendu sufragista zabal baten eta manifestazio askoren ondoren, 1918 urtean aitortu zen, 30 urtetik gorakoentzat, eta 1928an 21 urtetik gorako emakumeentzat. Espainian, 1931 urtean onartu zen emakumeen sufragioa, Clara Campoamor izanik horren bultzatzaile nagusia.

Nazio Batuek 1948 urtean pertsoan guztientzako boto eskubidea aldarrikatu zuten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean. Hala eta guztiz ere, XXI. mendean, badaude oraindik herrialde batzuk emakumeen boto eskubidea eta parte hartze politikoa onartzen ez dutenak.