Emantzipazioa

Jatorrian, emantzipazioa mancipium izeneko erromatar erakundetik askatzea da, zeinaren gizon aske batek beste gizon batenganako agintaritza eskuratzen zuen. Hedaduraz, esklabua gizki aske bilakatu eta seme-alabak gurasoen zaintza eta tutoretzatik libratzea ere adierazten du. Egun, emantzipazio terminoak adierea zabalagoa du, eta mendekotasun batetik pertsona, gizatalde edo nazio batek euren buruak askatzeko prozesua da, autoaskapen moduko ekintza. Adiera humanista eta orkor hori Karl Marxek zabaldu zuen bere idazkietan, langileen emantzipazioa aipatu zuenean, euren buruaren jabe bihurtzeko egin beharreko prozesuei buruz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, empowerment, emancipation; gaztelaniaz, emancipación.

Erreferentzia

  • EMANCIPACION: REALIDAD Y UTOPIA, JOSEF STALLMACH: https://dadun.unav.edu/bitstream/10171/6060/1/JOSEF%20STALLMACH.pdf