Emergentziaren teoriaren arabera, sistema konplexuek (organismo bizidunak, adibidez) haien osagai eta ataletatik erator ezin daitezkeen propietateak dituzte, propietate emergenteak alegia, soilik ikuspuntu global, sistemiko edo holista batetik azal daitezkeenak. Beraz, osotasun bat haien elementuen arteko kausalitate erlazio eta oinarrizko propietateetatik aztertzen duten ikuspuntu mekanizisten aurkakoa da, erredukzionistak direla argudiatuz. Maiz aipatzen den emergentziazko fenomenoa gogamena da, bereziki kontzientziari dagokionean, horren existentzia (balizkoa, egia esan) ezin izan baita oraindik azaldu barneko prozesu fisikokimiko eta biologiko soilen bitartez (ikus, hutsune azaltzailea). Emergentziaren teoria kontuan hartu duen paradigma epistemologikoa organizismoa izan da, biologian hain zuzen.
Loturiko artikuluak
ErredukzionismoaErredukzionismoa fenomeno edo entitate baten ezagutzara horren elementuak eta horien arteko erlazioak soilik aztertuz heltzen dela aldezten duen ikuspuntu epistemologikoa da; adibidez, fisikalismoa, non fenomeno psikologikoak era fisiologikoan soilik aztertzen…
PanpsikismoaPanpsikismoa (antzinako grezierako pan -dena- eta psyche -gogamena- hitzetatik) gauza guztiek, izaki bizidunek nahiz izaki bizigabeek, gogamena dutela baieztatzen duen teoria filosofikoa da. XVI. mendean Francesco Patrizi-k asmatutako terminoa…
Holismoa, holistikoa (definizioa)Holismoa bereziki gizarte zientzietan erabiltzen den ikuspegi epistemologikoa da, zeinaren arabera fenomeno bat bere osotasunean aztertu behar den, horren atalen azterketa, beraien arteko erlazioak aztertuta ere, fenomenoaren ulermenera…