Emigrazioa

Emigrazioa beste eskualde edo herrialde batera bizitzera joateko ohiko bizitokitik alde egiten duen populazioaren mugimendua da. Emigrazioa arrazoi ekonomikoengatik (lanpostua eskuratzeko edo bizimodu hobe baten bila) nahiz sozialengatik (bizitoki berria atsegin izan edo hura hobeto ezagutu asmoz nahiz jatorriko bizitokian pairatzen den jazarpen politiko edo etnikoa) gerta daiteke. Jazarpenagatik edo gerratik ihesi emigratzen duten pertsonak eta familiak errefuxiatuak direla esaten da.