Emulazioa (soziologia)

Soziologian, emulazioa pertsona batek beste pertsona edo gizatalde baten portaerak eta ekintzak imitatzea da, pertsona horren mirespenez edota gizatalde horretara bildu asmoz. Emulazioa beraz, sozializazio eta mugikortasun sozialerako banakoek, eta baita gizataldeek ere, abiarazten dituzten mekanismoak dira.