Agian enajenazioa alienazio terminoaren sinonimo moduan bilatzen ari zinen.
Pertsona batek enajenazio mentala pairatzen duela esaten da, iraunkorra edo behin behinekoa, gaixotasun mental bat pairatzen duenean, bereziki horregatik bere buruaren jabe ez denean. Hala ere, ez da psikologian erabili ohi den terminoa. Zuzenbidean berriz, maiz erabiltzen da, enajenazio mentala pertsona batek burutu dituen ekintzen aringarritzat hartu ohi baita, betiere psikologo baten irizpidean oinarrituz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, insanity; gaztelaniaz, enajenación mental.
Loturiko artikuluak
Psikologia humanistaPsikologia humanista (ingelesez, humanistic psychology)1960ko hamarkadatik garatutuako eskola psikologiko bat da, konduktismotik eta teoria psikodinamikoetatik egindako planteamenduetatik at, teoria horiek ez bezala pertsona bere osotasunetik eta bakartasunetik aztertzen duena. Ikuspuntu…
Desplazamendua (psikologia)Psikologian, desplazamendua subjektuen babes-mekanismo mota bat da. Hartan, subjektuak amorruaren zuzeneko eragileak ez diren beste batzuen aurka jotzen du bere amorrua bideratzeko, haiek ahulagoak edo sozialki onargarriagoak direnez…
Intimitatea (psikologia)Intimitatea pertsona batek beste batekin duen gertutasun emozionala da, harekin duen konfiantzak eta komunikazioak sendotua.