Agian bilatzen ari zinen enajenazio mentala, psikologian eta zuzenbidean ere erabiltzen den kontzeptua.
Enajenazioa gauza bat edo horren gaineko eskubide erreal bat beste pertsona bati besterendu edo transmititzea da, hala salerosketa, dohaintza, alokairua edo usufruktu bat ematea. Egoera batzuetan posible da gauza baten jabetza izan baino enajenaziorako eskubidea mugatua izatea, adibidez, testamentu batean posible da testamentugileak gauza bat jabetza oinordeko baten esku utzi, baina gauza hori enajenatzeko eskubidea ezereztea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, disposal; gaztelaniaz, enajenación.
Loturiko artikuluak
Intromisioa edo intrusioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, intromisioa edo intrusioa beste baten intimitatean eta bizitza pribatuan sartzea da, haren edo justiziaren baimenik gabe; bestela esanda, intimitatearen eta ohorearen urraketa dakarren ekintza da. Hala nola,…
Motibazio edo arrazoitze juridikoaMotibazio juridikoa edo arrazoitze juridikoa epaia justifikatzen duten arrazoi eta argudioen multzoa da, beharrezkoa dena epaituaren babesa eta eskubideak bermatu eta epaia bidezkoa izan dela ziurtatzeko. Botere judizialaren…
Fede ona edo onusteaZuzenbidean, fede ona edo onustea pertsona batek on beharrez jokatzen duenean gertatzen da, zuzenbidearen printzipioak eta legeak urratzeko asmo txarrik gabe. Bereziki zerga zuzenbidean erabiltzen da: zergapekoei fede…