Enblema

Enblema zerbait irudikatu edo adierazi egiten duen ikurra da, maiz leienda edo aipu batez lagunduta. Horrela, aberriaren enblemak dira bandera, armarria eta ereserkia. Enblematiko hitzak, enblemari dagokiona alegia, zerbaiten adierazgarria edo erakusgarria den hori adierazten du, sinbolikoa edo solemnea dena.