Arte endekatua

Wilhelm Morgner: Konposizio astrala. Morgneren lanek arte degeneratuaren etiketa jaso zuten nazien aldetik.

Arte endekatua erregimen totalitarioek ideologia nagusiarekin eta hortik sustatutako arte ofizial edo puruarekin edo kanon estetikoekin bat ez datorren artea da, moralaren edo "herriaren" aurkakotzat hartu eta beraz subertsiboa edo perbertsiboa izateagatik jazartzen dena, artelanak hondatuz edota haien egileak jazarriz. Terminoa naziek zabaldu zuten (XIX mendean asmatu bazen ere), Entartete Kunst izenarekin,  arte ofizialaren parametroak jarraitzen ez zituzten eta nazien aurkako kritika izpiren bat nabari zitekeen artelanak izendatzeko. Garai hartan, bereziki espresionismoarekin, surrealismoarekin eta kubismoarekin loturiko artelanak jazarri ziren; hain zuzen ere, 1937 urtean naziek erakusketa bat antolatu zuten, Entartete Kunst izen berarekin, museo eta beste erakundeetatik konfiskatutako artelanak erakutsiz eta enkantean salduz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, degenerate art ; gaztelaniaz, arte degenerado.

Ideologia totalitatioetan, "herriaren aldekoa" ez zen arte oro arte degeneratua izan zen. Nazienzat, esaterako, gai mitologiko, belikoak eta heroikoak irudikatu behar ziren artelanetan, irudian bezala.

 

239 hitz
Kategoriak