Energia-iturriak (definizioa)

Artikulu hau energiaren kontzeptu ekonomikoari buruzkoa da. Kontzeptu fisikoari buruz jakiteko, ikus Energia (fisika), Bioscio webgunean.

Energia-iturriak, iturri energetikoak edo besterik gabe energia ere deitua (antzinako grezierazko ἐνέργεια, enérgeia hitzetik, "lana, ekintza") produktuak eta zerbitzuak ekoizteko, lan egiteko alegia, behar den baliabide naturala da. Lehenengo sailkapen baten arabera, lehen mailako energia-iturriak ditugu, naturatik zuzenean jasotzen direnak hala nola eguzkiaren energia, energia geotermikoa, petrolioa, gasa, ikatza eta biomasa. Bigarren mailako energia-iturriak, bektore energetikoak ere deituak, lehen mailako energia-iturrietatik eraldatu egiten direnak dira, hala nola energia eoliko edo haizearen energiatik ekoitzitako elektrizitatea. Beste sailkapen baten arabera, energia berriztagarriak (naturatik kopuru mugagabeaz jaso daitezkeenak, hala nola eguzkiaren energia edo eneria eolikoa, agortzen ez direnak; eta energia ez-berriztagarriak, agortu egiten direnak alegia, hala nola petrolioa, gasa eta ikatza.