Enfasia edo hanpadura esan edo idazten ari denari indarra eman edo nabarmentzeko hizkuntzazko baliabidea da, ahozkoa (adibidez, hitz bat ingurukoak baino ozenago esaten denean), gramatikala (hitzen ohiko egitura aldatuz, adibidez "Miren da azokara joan dena", joandako pertsona Miren dela nabarmentzeko), erretorikoa ("zerri hutsa haiz", pertsona baten narraskeria nabarmentzeko, sinekdoke deritzon tropoaren baitan) eta tipografikoa (idatzizko hitzak letra lodiz edo etzanez jarriz edo besterik gabe azpimarratuz).
Loturiko artikuluak
DisfemismoakDisfemismoa pertsona edo egoera izendatzeko erabiltzen den hitz iraingarri, mespretxuzko edo gaitzesgarria da. Disfemismoz izendatzeko modu arrunt bat sarkasmoa da.
HautakaritzaHizkuntzalaritzan, disjuntzioa edo hautakaritza bi aukera edo gehiagoren artean bat hautatu beharra eta besteak baztertzea adierazten duen proposizioa da, adibidez, "gaur arratsaldean mendira edo hondartzara joango gara" esaldian…
KataforakKatafora estilo-figura bat da, ondoren adierazi behar dena aurreratu edo hari erreferentzia egiten diona. Aurretik adierazitako zerbaiti erreferentzia egiten dion anaforaren aurkakoa da. Adibidez kataforak dira: "Honako elementu…