Enkanteak

Enkanteak zerbait esleitzeko merkatu-prozedurak dira, non enkantean jarritakoa nori eta zein preziotan erregela jakinen bitartez ezartzen den. Aldaera arruntenean, enkantean jarritako ondasuna eskuratzeko asmoa azaltzen duten erosle potentzialek ordaintzeko prest dauden erosketa-prezioak adierazten dituzte, era gorakorrean, harik eta erosle bakarra geratzen den arte; izan ere, hari esleitzen zaio ondasuna. Hartara, enkantea eskaria eta eskaintza berdintzeko mekanismoa litzateke. Enkanteak bereziki prezio ezezaguna duten ondasunetarako erabiltzen da (adibidez, Picassoren margolanak), aukeran dauden beste merkatu-prozeduretan ez bezala, hala nola tratuan edo negoziazioan (ingelesez, bargaining) eta prezio finkoko salerosketetan (adibidez, supermerkatuetan).