Enkomiendak eta komendadoreak

Erdi Aroan, Gaztelako eta Aragoiko erresumetan, enkomienda monarkak pertsona bati entregatzen zion lur konkistatuen ustiapena zen, horretarako lurraldera printzipioz borondatez etorritako pertsona eta familiak bere babesean hartuz, obedientziaren eta haiei ordainarazitako alokairu edo errenta baten trukean, lurraldea jabetza monarkaren esku geratzen bazen ere. Enkomiendako buruzagitza hartzen zuen pertsona horri komendadore zeritzon. Enkomiendaren helburua Iberiar Penintsula menderatzen zuten musulmanen aurkako Errekonkistan irabazitako lurraldeak erresumaren esku jarri eta etekinak sortzea izan zen. XVI. mendetik aurrera, enkomiendaren erregimen politiko-ekonomikoa Espainiako Erresumak Ameriketan konkistatutako lurraldeetan ere ezarri zen, bertako indigenak komendadorearen eta beraz bide batez Espainiako Erresumaren mendean jarri, esklabotzaren antzeko estatus baten bitartez, indigenak haientzat lan egiterak behartuz eta tributuak ordainaraziz.