Enplegu publikoa

Enplegu publikoa administrazio publikoek zuzenean sortzen duten enplegua da, zerbitzu publikoak eskaintzeko behar diren langileak kontratatuz. Adiera zabalean, enplegu publikoan diharduten langileak funtzionariak dira, baina adiera hertsiagoan funtzionariak administrazio publikoaren kargu bat eskuratu duten langileak baino ez dira, oposizio bat gaindituz edo bestelako hautapen-prozesu batez.