Transnazionalak

Enpresa transnazionalak euren jarduera beste herrialde batzuetara zabaltzen duten enpresak dira, baina enpresa multinazionala ez bezala, enpresa transnazionalek ez dute nortasun juridiko propiorik eta herrialde horietan filial edo tokiko enpresa independenteen bitartez jarduten dute, zuzendaritza gutxi gorabehera independentearekin, nazioarteko estrategia korporatiboa bateratua den arren. Enpresa multinazionaletan berriz, nortasun juridikoa bakarra da, eta jarduera korporatiboa bateratuagoa. Hala eta guztiz ere, batzuen arabera, enpresa multinazionalak eta transnazionalak berdinak dira.