Epemuga (mugaeguna)

Epemuga edo mugaeguna zor bat itzultzeko denbora da. Epemuga-datan, zorraren zenbateko osoak kitatuta behar du izan, eta beraz hortik aurrera zorrak ez du interesik sortuko. Adibidez, mailegu baten epemuga 5 urtekoa bada, mailegua 5 urteren buruan itzuli behar dela esan nahi du. Epemuga-datan zorra ordaintzen ez denean, obligazioduna berankorra dela esaten da (ikus, berankortasuna). Epemuga zehatza finkatu arren, zor-titulu askotan posible bat zorra epemuga baino lehen kitatzea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, maturity, maturity dateĀ ; gazteleraz, vencimiento, fecha de vencimiento.