Epifenomenoak

Epifenomenoak beste fenomeno baten ondorioz gertatzen diren fenomenoak dira, aldi berean beste fenomeno batzuen gainean eraginik edo kausalitatezko indarrik ez dutenak. Bereziki,  kontzientziaren inguruko kontzeptuekin lotzen da (eta hortik sortzen da epifenomenalismoa), kontzientzia burmuinean gertatzen diren prozesu fisiko-kimikoen ondorioz sortzen dela aipatuz, eta beraz ez duela inongo eraginik burmuinaren funtzionamenduan, hasierako prozesu fisiko-kimiko horietatik at.