Erabilgarritasun-ratioa

Erabilgarritasun-ratioa enpresaren berehalako likidezia, zorrak ordaintzeko berehalako ahalmena alegia, aztertzeko erabiltzen den finantza-ratioa da. Honela kalkulatzen da:

    \[Erabilgarritasuna=\cfrac{Erabilgarria}{Pasiko korrontea}\]

Gogoratu behar da erabilgarriak eskudirua eta berehala erabiltzeko saldoa duten banku-kontuak biltzen dituela.

Erabilgarritasun-ratioaren balio optimoak 0.25-0.3 ingurukoak izaten dira. Hortik behera enpresak arazoak izan ditzake berehalako zorrak ordaintzeko. Hortik gora berriz, enpresak gehiegizko likidezia luke, eta ondorioz eskura dituen berehalako finantza-baliabideak (eskudirua) alferrik galtzen ari dela, inbertitu gabe eta hortaz geldirik, adieraziko luke.

Hala ere, egun gutxi dira 0.25-0.3 balioetara heltzen diren enpresak, eta areago, enpresa gehienek 0 inguruko balioa dutela esan daiteke, berehalako zor eta obligazioak ordaintzeko kreditu-kontu bat erabiltzen dutelako. Horregatik, egokiagoa izan daiteke erabilgarritasun-ratioa kalkulatzean, erabilgarriaz gainera, erabili gabeko kreditua ere jasotzea.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ratio de disponibilidad.

Erreferentziak