Erabiltzailearen esperientzia

Erabiltzailearen esperientzia (ingelesez, UX, user experience) erabiltzaile batek produktu edo zerbitzu batekin interakzioa duenean harengan sortzen duen pertzepzio positiboa edo negatiboa da. Bereziki gailu teknologko, webgune eta aplikazioetarako erabiltzen den kontzeptua da, erabiltzaileak gune edo aplikazioarekin duen fideltasuna handitze aldera. Hainbat faktore biltzen ditu, hala nola erraztasuna, baina baita ere irisgarritasuna eta atsegina izatea. Esperientzia hori hobetzeko aldez aurretiko diseinu bisuala eta interakzio-diseinua ezinbestekoak dira, zuzeneko probak, erabiltzaileekin elkarrizketak eta inkestak burutuz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, experiencia de usuario.