Eragin-eremua

Eragin-eremua, eragin-arloa edo eragin-alorra, geografian maiz erabiltzen den kontzeptua da, adiera desberdinekin:

  • Geografia ekonomikoan eta geopolitikan, herrialde, eskualde, hiri edo enpresa batek bere nagusitasuna zabaltzen duen eremu geografikoa da, bere mugetatik haratago.
  • Ingurumenari buruz, eragin-eremua ingurumena erasan behar duen proiektu batek dituen inpaktoen hedapena da, bereziki geografikoa.

Eragin-esfera terminoa ere erabiltzen da sinonimo gisa, eragin-eremua zentro batetik abiaturik distantzia bateraino zabaltzen delako, zirkulu edo esfera bat osatuz.