Eraikuntza soziala

Eraikuntza soziala errealitate bat eratzeko dugun modua da, errealitate horren ezaguera indibidualetik eta beraz subjektibotik errealitate sozial eta  beraz objektiboa izatera heldu arte. Prozesu horren bukaeran sortzen den errealitate kolektiboari ere deitzen zaio eraikuntza soziala. Errealitatearen eraikuntza soziala burutzeko oinarrizko tresna hizkuntza da (mahaia mahai bat dela jakiteko, ados jarri behar dugu "horri" mahai deitzen zaiola), baina kontzeptu konplexuagoetan, kulturarekin edo ideologiarekin lotutakoetan, legitimizazioa eta instituzionalizazioa, maiz boterea bitartekoa izanik,  ere baliatzen dira.

Maiz zerbait eraikuntza sozial bat dela esatean, gutxiesgarri moduan erabiltzen dugu, benetan erreala edo egiazkoa dela ukatuz. Adibidez, heterosexualtasuna eraikuntza soziala dela esaten dute homosexualtasuna aldarrikatzen dutenek; baina egia esan, eraikuntza soziala baino egiazkoagorik ez dago, errealitate oro sozialki eraikitzen delako. Dena da finean eraikuntza soziala bat.

Eraikuntza sozialaren kontzeptua garatzen duen eskola soziologikoari konstrukzionismo soziala deitu zaio.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, social construct, social construction; gaztelaniaz, construcción social, constructo social.