Erakundea (definizioa)

Erakundeak helburu jakinekin elkartutako pertsonek osatzen duten talde antolatuak dira. Definizio horri jarraiki erakundeak dira enpresak (mozkinak lortzeko helburuarekin eratuak), ikastetxeak, ospitaleak, alderdi politikoak eta gobernuz kanpoko erakundeak besteak beste. Erakunde guztiek antolakuntza bat dute, hau da, helburuak lortzeko baliabide, prozesu eta arau multzo bat, orokorrean formala baina informala ere izan daitekeena alderdi batzuetan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, organisation; gaztelaniaz, organización.