Eranskariak (hizkuntza eranskariak)

Hizkuntza eranskariak, hitzak eta esaldiak morfemak edo esanahi minimoa duten hizkuntza unitateak erantsiz edo lotuz (lexemak beraien artean, eta aldi berean afixuak gehituz -aurrizkiekin eta atzizkiekin- ) eratzen dituzten haiek dira, modu egonkor eta aldaezin batean. Hizkuntza eranskarien adibideak dira japoniera eta suomiera. Hizkuntza eranskariek hizkuntzen sailkapen morfologikoko kategoria bat osatzen dute, beste bi kategoriak izanik hizkuntza monosilabikoak (txinera, esaterako, silaba bakarreko hitzak elkartuz, inongo aldaketarik gabe),  eta hizkuntza flexiboak (ikus flexioa eta inflexioa), non erroak morfemekin eratzen diren, funtzio gramatikala zehazteko. Hizkuntza eranskarien eta flexiboen arteko diferentzia egonkortasunean (hizkuntza flexiboetan afixuak oso aldakorrak dira erroaren morfologiaren arabera, afixo edo morfema bakoitzak funtzio anitz burutuz aldi berean) eta hitzen luzeran (hizkuntza eranskarietan morfema asko elkartu dira, hizkuntza flexiboen aldean, zerbait adierazteko, morfema bakoitzak esanahi ta funtzio bakarra baitu).