Erantzukizunaren difusioa eta ikuslearen efektua

Ikuslearen efektua edo erantzukizunaren difusioa larrialdi baten aurrean ikusle batek larrialdi baten aurrean duen erreakzioari buruzko fenomenoa da, gizarte psikologian maiz aztertzen dena. Horren arabera. larrialdi baten inguruan lekuko edo ikusle asko daudenean, lekuko horietako bakoitzak larrialdiaren biktimari laguntzeko ardura desegiteko joera du (erantzukizunaren difusioa), gehienbat beste lekukoek laguntza emango dutelakoan edota larrialdi-zerbitzuak jainaren gainean egonda laster helduko direlakoan.

Ikuslearen efektua ilustratzeko, New Yorken Kitty Genovese gaztearen hilketa aipatzen da maiz adibide gisa. Gaizkile bat Kittyren atzetik abiatu, neska konturatu, eta ihes egin eta oihuka egin arren, atzetik bi labankada sartu zizkion. Alperrik izan ziren neskaren oihuak, inor ez zen jaitsi Kitty laguntzera. Hori ikusita, gaizkilea itzuli eta labankadaz erasotu zuen berriz ere, ia hilda utzi arte. Ikerketen arabera, 38 pertsonak entzun zituzten Kittyren garrasiak, baina inor ez zen jaitsi bere etxetik neska laguntzera. Kitty ospitalera bidean hil zen.

Hainbat ikerketa egin dira ikuslearen efektuaren faktoreak aztertzeko. Besteak beste, lekukoen talkdearen kohesio soziala, arau moral eta etiko partekatuekin, faktore erabakiorra ikuslearen efektua deusezteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, by-stander effect; gaztelaniaz, efecto del espectador.