Eraztun berdea (gerriko berdea)

Eraztun berdea edo gerriko berdea hiri baten kanpoaldean diseinatu eta prestaturiko eremu natural eta erdinaturalen multzoa da, hiriaren erdigunea luzera handi batean inguratu egiten dutenak (hortik eraztun eta gerriko izenak). Eraztun berdeen helburuak ingurumena zaintzea, hiritarrentzako aisialdi-eremuak eskaintzea, nekazaritza-eremuak babestea, hiriaren hazkundea mugatzea, uholdeak eta beste arrisku natural batzuk saihestea eta orokorrean hirien jasangarritasuna sustatzea. Maiz, bidegorri, atsedenleku, ingurumen-eskola, aterpetxe eta bestelako azpiegitura osagarriekin eratzen dira. XIX. mendearen bukaeratik proposaturiko eremuak, maiz lorategi-hiriekin lotuak, baino XX. mendearen bukaeratik bereziki proposaturiko proiektuak, hiri handiek pairatzen dituzten ingurumen-egoera larriei irtenbidea emateko. Bereziki Europan eta Ipar Amerikan eratu dira. Euskal Herrian, bereziki ezaguna da Gasteizko Eraztun Berdea, nazioartean eremu horien eredutzat hartzen dena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Green Belt; gaztelaniaz, Anillo Verde, Cinturón Verde.

Erreferentziak