Erdarakadak

Erdarakadak erdaratik zuzenean hartu, literalki itzuli edo eredutzat hartzen diren hitz eta esaldiak dira. Gehienetan gaztelaniatik eta neurri txikiagoa frantsesetik hartutakoak dira, haiek izanik euskararen ukipen-hizkuntzak. Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, erdarakadak barbarismoak dira, hitz eta esaldien erabilera okerra, kanpotik jasotakoak. Erdarakaden erabilera etengabe eta jarraituak euskañol izeneko hizkuntza aldaera sortu du.

Adibideak (* izarrarekin, erdarakadak, eta ondoren forma zuzena)

  • Beldurra daukat*(Tengo miedo) ---> Beldur naiz
  • Leihoak itxitak daude (Las ventanas están cerradas) ---> Leihoak itxita daude
  • Pertsonalki esan nion (Se lo dije personalmente) ---> Aurrez aurre esan nion
  • Lan on bat egin duzu (Has hecho un buen trabajo) ---> Lan ona egin duzu