Erdigunerako neurriak

Estatistikan, erdigunerako neurriek, zentro-neurriek, zentralizazio-neurriek edo joera zentraleko neurriek (ingelesez, central tendency measures)  datuak zein balioren inguruan biltzen diren adierazten duten estatistikoak dira, datu-multzo osoa balio bakar batez ordezkatuz. Adibidez, 18 urteko emakume gazteen pisua 55 kilo ingurukoa dela adierazten dugunean, pisuaren zentroa neurtzen ari gara. Zentralizazioa datu-multzoen ezaugarri funtsezkoena da, sakabanatzearekin batera; hain zuzen, zentro-neurriak sakabanatze-neurriekin batera kalkulatu ohi dira, sakabanatzea zenbat eta handiagoa, orduan eta adierazgarritasun txikiagoa dute erdigunerako neurriek: adibidez, 55 kiloko batez besteko pisua esanguratsuagoa izango da pisuak 50-60 tartean banatzen direnean, 45-65 tartean zehar hedatzen direnean baino.

Zentralizazio-neurri batek izan beharko lituzkeen propietateak honako hauek dira:

  • modu zehatz eta finkoan definitua izatea, hobe formula aljebraiko baten bitartez;
  • bakarra eta finkoa izatea;
  • datu guztiak kontuan hartzea kalkuluan;
  • kalkulatzen eta interpretatzen erraza izan behar da;
  • sendoa izatea, hots, muturreko datuek ez dute emaitzan eragin handirik izan behar;
  • lagin ezberdinetarako balio homogeneoak ematea, sakabanatze txikiarekin alegia.

Erdigunerako neurrien zerrenda

Ikus, gainera