Eremu Ekonomiko Esklusiboa

Eremu Ekonomiko Esklusiboa edo Ekonomia Eremu Esklusiboa herrialde batek bere kostaldetik abiatuta itasoko eremuan baliabide naturalak (arrnatza, energia iturriak, ...) ustiatzeko duen subiranotza eta eskubidea da. Itsasoko Zuzenbideari buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren arabera, Eremu Ekonomiko Esklusiboa oinarriko lerrotik abiatuta (hots, marea beherako lerrotik) 200 itsas miliako (370 kmko) zabalera du. 200 itsas miliako zabalerako banda hauek solapatzen direnean, puntu jakin bateko eskubide ekonomiko esklusiboa gertuen dagoen herrialdeari dagokio.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, economic exclusive zone; gaztelaniaz, zona económica exclusiva.