Eremu soziala (Pierre Bourdieu)

Eremu soziala, besterik gabe eremu ere deitua,  Pierre Bourdieuren soziologiaren oinarrizko kontzeptuetako bat da, habitusarekin eta kapitalarekin batera. Eremu soziala bizitza sozialaren arloa da, historian zehar eratzen eta beste eremuetatik bereizten joan dena, gizarte harreman, interes eta baliabide propioak taxutuz. Horrela kirol eremua, eremu politikoa, hezkuntzaren eremua eta abar bereizten dira gizartean.

Hiztegia: ingelesez, field; frantsesez champ; gaztelaniaz, campo.