Eristika

Agian heuristika bilatzen ari zinen. 

Antzinako Grezian, eristika eztabaida negatibo eta desadostasunerako joera eta jarduna da, egia bilatu ordez, aurkariari beti ezetz ematea beste helbururik ez duena. Haserre eta ezinikusiaren jainkosa den Eris jainkosatik dator terminoa. Eristiké (ἐριστική) terminoa Platonek baliatu zuen era gaitzesgarrian sofisten jarduna izendatzeko, solasean, argudioetan eta eztabaida positiboan oinarritutako dialektikarekin kontrajarriz. Aristotelesek ezagutzara heltzeko metdologien barruan eristika, apodiktika eta dialektika bereizi zituen.