Erlatibismoa egia subjektuaren ikuspuntuaren araberakoa dela baieztatzen duen jarrera filosofikoa da. Erlatibismoaren abiapuntua Protagorasi zor zaio, "gizona gauza guztien neurria da" adieraztean. Erlatibismoa kritikatzeko, argudiatu ohi da zerbait baieztatzean edo iritzi bat ematean beti oinarritzen garela egiazkotzat hartzen den zerbaitetan. Erlatibista garaikide bat Gianni Vattimo (1936- ) da. Vattimo-k egungo zatiketa eta aniztasuna egungo munduaren ezaugarri nagusitzat hartzen ditu; hala postmodernitatearen filosofoa deitu zaio, modernitateko utopiak, egia absolutuak eta aurrerapenak atzean utzi ditugula nabarmendu baititu, egun nagusitzen dena "pentsamendu ahula" dela baieztatuz.
Loturiko artikuluak
PerspektibismoaPerspektibismoa ezagutza perspektiba edo ikuspuntu berezi ezberdinetatik gertatzen dela eta beraz errealitatea ikuspuntu bakar, objektibo eta neutral batetik aztertzea ezinezkoa dela baieztatzen duen doktrina filosofikoa da. Horrela, errealitatea…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
SubjektibismoaSubjektibismoa zerbait ezagutzeko irizpide lehen eta nagusitzat pertsonaren indibidualtasuna, subjektu bakoitzaren ikuspuntua alegia, hartzen duen jarrera filosofikoa da. Bereziki etikan erabiltzen da, subjektibismo etiko izenarekin, zerbait ona edo…