
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako mapa topografikoa. Kredituak: Hans Braxmeier, Commons.
Erliebea lur azalaren forma da, itsas mailaren gainetik zein azpitik, mendiak, arroak, lautadak eta bestelako erliebe-elementuak biltzen dituena. Geomorfologia da erliebea ikertzsen duen geologiaren adarra. Erliebea bi motako prozesuen emaitza da: barneko prozesuak edo prozesu endogenoak, hala nola, tektonika, bulkanismoa eta kontineneen jitoa, eta kanpoko prozesuak edo prozesu exogenoak, meteorizazioa eta sedimentazioa. Prozesu hauek abiadura edo denbora-eskala ezberdina da guztiz: berehalakoak, erupzio bolkanikoak kasu; ertainak, sedimentazioa esaterako, eta luzeak, tolesturak esaterako. Erliebea mapa topografikoen bitartez irudikatzen da, altuera bereko maila-kurbak marraztuz.
Loturiko artikuluak
Apostasia eta apostatak (definizioa)Apostatak norberaren inesmenak, printzipioak, ideiak eta iritziak baztertu egiten dituzten pertsonak dira. Bereziki euren erlijioa uzten duten pertsonak izendatzeko erabiltzen da. Apostasia (απο , apo, ”kanpo, at” eta στασις, stasis, …
Mapa (definizioa)Mapa lur azaleraren irudikapen lau, sinboliko (elementu geografikoak ikurrak eta marrak erabiliz erakutsiz), eskalatua (hots, mapako eta azalerako puntuen arteko distantziak atxikitzen dituena, baina proportzio jakin batean, maparen…
Atlasak (definizioa)Atlasa mapen bilduma ordenatua da. Atlas unibertsala munduko kontinente, eskualde eta herrialdeen mapa fisiko eta politikoak jasotzen dituen bilduma da. Hedaduraz, atlas anatomikoak (gorputzeko atalak biltzen dituena), botanikoak…