Erlijio-pluralizazioa

Pluralizazio erlijiosoa edo erlijio-pluralizazioa gizarteen sekularizazioarekin batera gertatu ohi den fenomenoa da, ordurarte nagusi izan diren erlijioek nagusitasuna galdu eta fededunak "erakartzean" monopolioa galdu eta beste erlijioekin lehiatu behar direnean, eta ondorioz halako erlijio-merkatu bat sortuz. Orokorrean, pluralizazioak erlijio historikoen gainbehera eta mugimendu erlijioso berrien garapena eta zabalkuntza dator. Fenomeno horrek globalizazioak dakarren migrazioek eta hedabide eta sare sozilen ugaltzeak lagunduta dator, "kanpoko" sinesmenak ordurarte itxita zeuden lurralde eta gizarte-sektoreetara zabalduz. Beste alde batetik, pluralizazio erlijiosoak baditu ondorioak fededunarengan ere: fedearen agerpen publikoen murriztearen kausaz, historikoki nabarmenak, ikusgarriak eta masiboak izan direnak, erlijioa pribatizatu eta indibidualizatu egiten da, eta aldi berean aldakorragoa bilakatzen da, maiz modu sinkretiko batean (pick'n mix). Bide batez, erlijioen eta horren ordezkari diren elizen instituzionalizazioa lausotu egiten da eta protagonismo erlijiosoa fededunen artean sortzen den sare moduko komunitateetara aldatzen da.