Erosketa-agindua

Erosketa-agindua erosle batek saltzaile jakin bati erosi behar dizkion salgaiak (edo harengandik hartu beharreko zerbitzuak) zehazten dituen merkataritza agiria da. Erosleak nahiz saltzaileak sor dezakete agiria, entregatu beharreko produktuak zehaztuz, eta bi aldeek oztoporik gabe onartuta, kontratu izaera du. Kontratu izaera hartzeko ez da beharrezkoa agiria sinatuta egotea, bereziki erosketa agindua modu telematikoan sortu den kasuetan.

Erosketa-agindua irekia izan daiteke, prezioak eta bestelako baldintzak zehaztu ez direnean, eta enpresak jartzen dituenean bere politikari jarraituz. Hitzartutakoa edo itxia ere izan daiteke, erosketa aginudak prezioak, epeak eta beste lege-baldintza guztiak zehaztu direnean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, purchase order; gaztelaniaz, orden de compra.