Erotismoa

Erotismoa edo erotizismoa (antzinako grezierazko ἔρως, "eros" hitzetik, irrika sexuala) irrika sexuala piztu egiten duen oro da. Eros delakoa antzinako greziarrek bereizten zituzten maitasun lau aldaeretako bat, besteak izanik storge (familiari maitasuna), filia (lagun hurkoari maitasuna) eta agape (baldintzarik gabeko maitasuna).

Aipuak

  • "Erotismoa sexualitate transfiguratua da: metafora" . Octavio Paz (La llama doble, 1993)
  • "Sexualitatean, plazera ugalketaren tresna da; erritu erotikoetan, plazera helburua da berez" . Octavio Paz (La llama doble, 1993)
  • "Erotismo orok sakramentu izaera du" . Georges Bataille (L'Érotisme, 1962)