Erradikalismoa

Erradikalismoa, batzuetan radikalismoa ere deitua, ("sustraietan dagoena" adierazten duen latinezko hitzetik) bereziki politikan, baina baita ere filosofian eta zientzian , funtsezko, jatorrizko eta esentzialak diren printzipioen aldeko jarrera da.

Politikan, indarrean dagoen sistema politiko eta ekonomikoari guztiz kritikatu eta aldaketa sakonak eskatzen dituen joera da. Eskuin zein ezker politikarekin lotu daitekeen kontzeptua da. Hain zuzen ere, XVIII. mendearen eta XIX. mendearen hasieran sortutako terminoa izan zen, Britainia Handian zein Frantzian, Frantziako Iraultzaren giroan, ezker eta eskuin politikoa definitzen hasi ziren garaian, baina bereziki muturreko ezker politikoa izendatzeko erabili da geroztik.

Zentrismoaren, erreformismoaren eta beste jarrera moderatuen aurkako joera litzateke beraz. Hala ere, ez da pentsatu behar erradikalismoa doktrinarioa denik, errealitatetik at dauden printzipio abstraktoak defendatuz. Aitzitik, erradikalismoa guztiz errealista izan daiteke, aldaketa sakona beharrezkoa dela zuzen argudiatzen duenean. Halaber, erradikalismoa iraultzarekin lotzea okerra da, erradikalismotik eskatzen den aldaketa sakona sistema sozioekonomikoa guztiz irauli gabe ere burutu daitekeenez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, radicalism; gaztelaniaz, radicalismo.

Erreferentziak

1.
WRONG DHW. Radicalism. In: THE BLACKWELL DICTIONARY OF MODERN SOCIAL THOUGHT. ; 2006:552-553.