Erreaktibitatea

Psikologian, erreaktibitatea behatuak izaten ari direla sentituz gero banakoek euren portaera aldatzeko duten joera da. Portaeraren aldaketa ezberdina izaten da egoeraren eta behatzaileen arabera, ez baita berdina ezagun batek behatuak izatea eta jende askoren aurrean egotea. Erreaktibitatea arazo larria da ikerketa psikologikoetan, haietan jasotzen den portaera ez baita banakoek naturalki izango luketena, ikerketaren emaitzak desitxuratuz horrela. Erreaktibitatea saihesteko moduetako bat saiakuntza itsuak egitea da.

Ikus, gainera