Erreakzionarioa gizartean aldaketa, erreforma eta aurrerabidearen aurkako jarrera duena izendatzeko erabiltzen den kategoria politikoa da (ikus, gainera, inboluzionismoa). Bigarren mailako kategoria litzateke, erreakzionarioak bere ikuspuntuak zabaldu eta landu ordez, aurrera egin nahi duen beste eragile politikoen aurka jarduten duelako; hori dela eta, gaitzesgarri moduan erabiltzen da hizkuntza politikoan, bereziki ezker politikotik kontserbadoreen aurka.
Loturiko artikuluak
Inboluzioa eta inboluzionismo politikoaInboluzioa (latinezko involutio hitzetik, « biltze, uzkurtzea ») zerbaiten eboluzio edo garapena geldiarazi eta atzeraraztea da. Maiz erabiltzen da testuniguru politiko eta sozialean, abiarazitako erreformak edo aldaketarako asmoak geldiarazi eta…
Kontserbadurismoa (kontserbatismoa)Kontserbadurismoa edo kontserbatismoa Aro Modernoan garaturiko ideologia politikoa da, Frantses Iraultzaren ondorioz zabaldutako indibidualismoa, unibertsalismoa, berdintasuna eta liberalismoa kritikatu eta antzinako instituzioak (familia, noblezia, monarkia eta pribilejioak dituzten…
Espektro politikoaEspektro politikoa alderdi edo aukera politiko desberdinak dituzten kokapenen multzoa da, ideologia politikoaren aspektu batzuk batera biltzen dituena. Espektro politikoaren ardatz ohikoena ezker politikotik eskuin politikora doa, tartean…