Errealismo gehiegizkoa

Errealismo gehiegizkoa, absolutua, erabatekoa edo muturrekoa unibertsala kontzeptu hutsa ez baizik eta aktuan den errealitatea dela baieztatzen duen teoria filosofikoa da, errealismo filosofikoaren aldaeretako bat. Horren baitan, errealismo absolutu transzendentala dago, Platonen ideien teoria abiapuntu duena; horren arabera, sentsazioen mundua etengabe ari da aldatzen eta beraz, ezin da horri buruz ezagutza izan; baina errealitatea ezagutu egin daiteke, eta errealitate horretara ideiak (unibertsalak) ezagutuz heltzen da, aparteko ideien mundu bat osatzen dutenak eta beraz transzendentalak direnak.