Errealitate areagotua

Errealitate areagotua: margolana kamaraz enfokatu eta horri buruzko informazioa gaertzen da tabletean. Kredituak: Kippelboy-Commons

Errealitate areagotua kamara batetik eskuratzen den irudia informazio gehigarriarekin elikatzen duen teknologia digitala da. Laburrago esan liteke  errealitate areagotua esperientzia eta mundu erreala denbora errealean edo berehalakoan mundu birtualarekin bateratzen duten sistema dela, bi mundu edo arloen arteko interakzioa bideratze aldera.  Errealitate areagotua sortzeko hiru elementu behar dira: kamara digital bat, errealitate areagotua sortzeko softwarea eta trigger edo abiarazlea, errealitate areagotua sorrarazten duen elementua (kamraz jasotako ingurumenaren zati bat, QR kodea edo objektu bat). Batzuetan kamararen ordez, erabiltzailearen kokapena jasotzen duen gailua dugu oinarrian, hala nola GPS bat, zeinak kokapena zehaztuz gero, kokapen horri daogkion informazioa emango duen. Adibidez, errealitate areagotua museo batean zehar artelanak telefono mugikorraren kamaraz begiztatu eta artelanari buruzko informazioa gehigarria emango lukeen sistema litzateke. Errealitate areagotua sortzeko gailu ohikoena telefono mugikorra bada ere, egun badira errealitatea areagoturako bestelako gailuak ere, hala nola smart glasses edo betaurreko adimentsuak, wearable edo janzgarriak eta gorputzaren barruan txertatzen diren txipak, gorputzaren egoerari buruzko infomazio jasotzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, augmented reality; gaztelaniaz, realidad aumentada.

Ikus, gainera