Erredukzionismoa

Erredukzionismoa fenomeno edo entitate baten ezagutzara horren elementuak eta horien arteko erlazioak soilik aztertuz heltzen dela aldezten duen ikuspuntu epistemologikoa da; adibidez, fisikalismoa, non fenomeno psikologikoak era fisiologikoan soilik aztertzen diren; eta logizismoa, non matematika guztia termino logikoetan azaldu nahi den, paradigma erredukzionistak dira. Erredukzionismoaren aurka emergentzia fenomenoak aipatzen dira, sistema bateko osagaietatik haraindi azaltzen direnak eta holismoaren ikuspuntutik azaldu behar direnak, fenomenoak bere osotasunean aztertuz. Adiera arruntean, erredukzionismoa fenomeno bat era sinpleegian azaltzeari deritzo, hala nola analogia erabiliz.