Erreferentzia-ideiak

Erreferentzia-ideiak, erreferentziazko ideiak, deliriozko ideiak ere deituak, inguruan gertatzen diren gertakariek norberarekin loturik edo norberari zuzendurik daudelako pentsamenduak orokorrean negatiboak dira, lotura horiek erabat faltsuak edo kointzidentzia hutsak direnean. Adibidez, erreferentzia-ideiak dira lankide batek barre egin eta norberataz barre egiten ari dela pentsatzea, kalean egiten ari diren obra bat norbera izorratzeagatik egiten ari direla ustea, edota herrialdeko agintariak norberaren aurkako konspirazio batean sarturik daudela sinetsirik egotea. Erreferentzia-ideiak delirio mota bat dira, eta eskizofrenia eta beste asaldura psikotikoen sintomatzat hartzen dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, ideas and delusions of reference; gaztelaniaz, ideas de referencia.