Erreferentzia-lanak

Bibliografian, erreferentzia-lanak gai bati buruz informazioa bilatu edo datu bat aurkitzeko idatzizko lanak dira, hala nola hiztegiak, entziklopediak, urtekariak, glosategiak, bibliografiak eta atlasak. Erreferentzia-lantza hartzen dira dira, halaber, eskuliburuak eta tratatuak. Bibliotekonomian, erreferentzia-lanak liburutegi batean mailegutik kanpo geratzen diren lanak dira, interes orokorrekoak izanik, liburutegian beti eskuragarri izan behar direlako.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, obras de referencia.